Jose Vilariño Erromara

Guaixe 2011ko abenduaren 14a

Jose Vilariño altsasuarra gaur Erromara egingo du bidaia. Italiako hiriburuan osteopata altsasuarra Boyan Krkicekin lanean egongo da larunbatera arte. Oraingo hau futbolari serbiarrarekin lanean ariko den bigarren aldia izango da. Boyan pasa den urtera arte Barcelonako jokalaria zen, baina aurtengo denboraldian Erroman dabil AS Roma taldearekin. Vilariñok azaldu digunez "lau egun hauetan gorputz osoko lanketa egingo dugu, goiz eta arratsaldez osteopatia eta masaje lanetan ariko naiz".Vilariñoren ibilbide profesionala oso luzea da, Osasunan hainbat urtetan aritu da, Portland San Antonio eskubaloi taldeko osteopata ere izan da eta Europan zehar talde eta jokalari ezberdinekin lanean aritu da.