Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dagoeneko zabalik dago Altsasun urtero ospatzen den San Silbestre lasterketa ezagunean izena emateko epea. Urteko azken eguneko lasterketa berezia izaten da lasterka aritzen direnendako urteko azken lasterketa izateaz aparte, gauez egiten delako. Apuntatu nahi duen guztiak www.dantzalekusakana.com web orrian egin dezake. Izena ematea dohainik da.