Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eskola 2.0 Programa garatzeko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabileraren bidez hezkuntza kalitatea hobetu duela aitortu dio Iñigo Aritza ikastolari Hezkuntza Ministerioak. Burundako ikastolak kalitate zigilua jaso du irakasgai orokorretan teknologiak erabiltzeko esperientzia berriak garatzeagatik.Ministerioak dio, "horrela, ikasle eta irakasleek informazio gizartearen lan-tresnak bereganatzeko prozesua eta erabilera azkartu egin da; ohiko lanabes bihurtuz hezkuntza kalitatea hobetu eta aberasteko". Kalitate zigiluak ere aitortzen du ikasteko zailtasunak dituzten haurrekin IKTen bidez egindako lana.BazterretikMikel AgirreIkastolan programako arduradunaIñigo Aritza ikastolan zer harreman daukazue teknologia berriekin?Badira urte batzuk hasi zela eskola 2.0 programa eta gero komunitate bakoitzak berea garatu du. Nafarroan Integra IKT hots egiten da, lehen hezkuntzako 3. zikloan eta gu ere hor hasi ginen. Diru-laguntzak egon dira azpiegitura hobetzeko eta horrekin lotuta proiektuan sartu garen ikastetxeek IKTak hezkuntza jardueran txertatzeko proiektuak garatu behar izan ditugu.Prozesua nolakoa izan da?Integra IKT programan lehen hezkuntza 3. ziklora mugatzen zen, baina guk ikastetxe osoan martxan daukagun eta IKTren erabilera sustatzen ari gara, haur hezkuntzatik hasita DBH 4. maila bitartean.Lehenengo urtean tabletak erosi ziren eta hurrengo urtean arbela digital interaktiboa. Horren aurretik ikastola IKT Txanela eta IKT Ostadarren sartua dago eta hainbat azpiegitura ere antolatuak genituen, proiektore eta pantailak, ordenagailuak... eta horrek lagundu digu proiektua ikastetxe osora zabaltzen eta ez bakarrik 3. ziklora mugatzen.Nola gauzatzen da haur hezkuntzatik teknologien erabilera hori?Etapa bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Noski 3 urteko haurrak ezin ditugu edozer gauza egiten jarri, baina ordenagailu txokoa dute. Beste hainbat programa ere badituzte beren lanera egokitua. Badute bloga ikasleek egindako lanak, bideoak, argazkiak... eta pixkanaka hor murgiltzen hasten dira txikitatik.Espainiako ikastetxe ezberdinak sarituak izan dira, tartean 2 ikastola ere.Bai. Guztira 16 ikastetxe izan dira zigilua jaso dutenak, 4 nafar eta horietatik 2 ikastola. Azken urte hauetan ikastolak ere gure kalitatea garatzen ari gara proiektuekin eta horren adierazgarri da. Vianako Erentzun ikastola eta gu izan gara sarituak eta alde horretatik, ikastola bezala, pozgarria da gutxienez ahalegin hori aitortua izatea.