Herri denda zabalik

Guaixe 2011ko abenduaren 12a

Astelehenaz geroztik Herri Denda zabalik dago Altsasuko Foru plazan. Hantxe herri mugimenduek haien salgaiak jarri dituzte. Herri Dendako antolatzaileek jakinarazi digutenez, "aurtengo eskaintza inoiz baino zabalagoa izango da, kolektiboek izugarrizko ahalegina egin baitute material anitz eta berritzailea bertaratzeko". Hala, sasoi ezberdinetako arropa, eskoletako materiala, DVD-ak, egutegiak eta beste hainbat gauza egonen dira salgai. Herriko eragileen produktuak erosiz, haien proiektu eta helburuak aurrera ateratzen laguntzen dela nabarmendu dute antolatzaileek.Dendaren ordutegiaAbenduaren 12tik ilbeltzaren 4ra. Astegunetan, 17:30etik 20:00tara. Asteazken eta larunbatetan, 12:00tatik 13:30era. Aurreneko egunean mustutze ekitaldi berezia eginen da.