Eguberrietako ezgaituendako eskaintza

Guaixe 2011ko abenduaren 13a

Altsasuko Udalak Bateragarria, Dibertigarria programaren eskaintza ezgaituei zabaldu die. Eguberrietan lana eta familia ardurek seme-alaben zaintza eta arreta zailtzen duten sendiei zuzenduta dago udalaren eskaintza. 12 urtetik 37 urte bitarteko gazteek eskaintzaz gozatzeko aukera izanen dute. Esperientzia duten begiraleekin ariko dira jolas, jarduera eta tailerretan.Abenduaren 23, 26, 27, 28, 29, 30 eta ilbeltzaren 2, 3, 4 eta 5ean garatuko da programa, 17:00etatik, 20:00etara, Intxostiapunta gazte-gunean. Izena emateko epea ostiralean despedituko da. Interesatuek 012 telefonora hots egin behar dute eta 30 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Aurreko edizioetan bezala, zenbait hobari izanen dira.