Saria jaso du Anak

Guaixe 2011ko abenduaren 14a

Zer da errege bat zuretzako? lehiaketako Nafarroako fasea irabazi ondoren erret jauregian izan zen Ana Galan GoikoetxeaAltsasuko Sagrado Corazón ikastetxeko ikaslea, Ana Galan Goikoetxea, bere gurasoekin eta Lourdes Lopez de Mendiguren irakaslearekin joan zen sari eske. Madrilen izan zen ekitaldia, azaroaren 29an. Juan Carlos I. erregeak Ane estatuko beste erkidegoetako irabazleei harrera egin zien Zarzuela jauregian. Altsasuarrak, gainontzeko irabazleek bezala erregearekin une batez egoteko aukera izan zuen. Bere lanaren zati bat irakurtzera ere ausartu zen. Ondoren, erre-jauregia ezagutzeko aukera izan zuten guztiek.Irabazleak, haien guraso eta irakasleak, guztiak sari banaketako afarian bildu ziren gero. Han ikusgai izan ziren lan irabazleak eta a sari eta diplomak banatu ziren. Lehiaketa Espainiako FIES fundazioak antolatzen du eta Orange fundazioak babesten du.