Literatura bidaia Parisko periferiara

Guaixe 2011ko abenduaren 14a

Altsasuko literatura taldeak Faïza Guène ezagutuko du abenduko solasaldian. Arjeliar jatorriko Frantziako idazlearen lehen nobela landuko dute: Mañana será otro día. 2004an eleberri salduenetakoa izan zen eta 22 hizkuntzetara itzulita dago. Nobelak Doriaren istorioa kontatzen du. Marokiar jatorriko nerabea Parisko periferian bizi da amarekin. Aitak utzi egin zituen eta Marokora itzuli zen seme bat emanen zion emaztearekin ezkontzeko. Gazteak esperantzarik gabeko egunerako bizitza deskribatzen du idazkera zuzen eta zinikoz. Baina ezustean bere barruan maitasun izpi bat aurkituko du. Altsasuko literatura taldeak Faïza Guèneren liburuari mamia ateratzera gonbidatzen gaitu. Astelehenean dute hitzordua. Liburua udal liburutegian eskatu dezakegu.