Javier Korresesen poesia errezitaldia Iortian

Guaixe 2011ko abenduaren 16a

Altsasuarrak poema liburua kaleratu duAltsasuko seme Javier Korresek poesia errezitaldia eskainiko du gaur iluntzean Iortia kultur gunean. Altsasuarrak Jaime Gil de Biedmaren Las afueras poema bilduma ekarriko du Sakanara. Enrike Zelaia akordeoilariaren laguntza izanen du. Errezitaldia altsasuarraren azken poesia lana ezagutzeko aukera ona izan daiteke. Javier Korresek berriki argitaratu du La fuga de las mariposas poema liburua. Liburua Madrileko Grupo Perez Ayala taldeko Poesía eres tú argitaletxearekin kaleratu du. Korresen azken liburua poeta beraren eboluzioaren ondorio da. Hitz zehatz eta sakonen eta bertso soilen bidez, mistizismora hurbiltzen dela esan daiteke. Poetak ahots gordina erabiltzen du, apaingarririk gabea.Altsasuarra gizakia "inoiz utzi behar ez zuen naturara" itzultzen saiatzen da. Poemak naturako elementuz josita daude: zuhaitzak, zerua, hortzimuga, hodeiak, euria, ibaiak, loreak... Egilearen hitzetan "heldutasuneko liburua" da, eta ondorioz, sosegatuagoa. Liburuaren hitzaurrean Angel de Miguelek horrela deskribatzen du liburua: "poetak bizi duen elkartasun bakartiaren poema-manifestua da, (...) gizaki guztiak besarkatzen saiatzen dena".IbilbideaJavier Korresek (Altsasu, 1960) gaztetatik sentitu zuen idazteko beharra. 14 urte baino ez zituela gazte mailako kontakizun laburren sari nazionala irabazi zuen Villancico a un Cristo gitano idatziarekin. 1983an publikatu zuen lehen poema bilduma: Este silencio sonando. Ondoren, Del teatro y el sueño poesia liburua, Homodios kontakizun liburua, Habitáculo con fisura antzezlana eta Irene Klein nobela etorri dira. Hizkuntza eta Antzerki ikasketak egin zituen Londonen. Elgacena literatura aldizkariko zuzendari izan da.