Erkudengo Ama abesbatzak gabonetako giroan sartuko du bihar Altsasuko herria. Horretarako, ez dago gabonetako kantak bezalakorik. Are gehiago abestiak herrikoak bertakoak badira. Erkudengo Ama abesbatzak Enrike Zelaiak berreskuratu eta moldatutako gabon kantak eskainiko ditu Altsasuko akordeoiaren mago handiarekin eta Josetxo Lumbreras perkusio jolearekin batera. Besteak beste, Agur Jesus, Maria, Jose eta Agur da gabon kantak entzuteko aukera izanen da. Hori izanen da kontzertuko plater nagusia. Aurretik, Altsasuko abesbatzak jatorri eta estilo anitzeko gabon kantak eskainiko ditu. Melodia ezagunak nagusituko dira. Enrike Zelaiaren mailako akordeoilaria lagun izan, ezin gabonetako kontzertua amaitu Mesias sarritan ezaguna jo gabe. Ziur Altsasuko abesbatzak kantuan jarriko duela herriko eliza.