Hesian taldearen hitza Altsasun

Guaixe 2011ko abenduaren 22a

Bastards Assault taldeak osatuko du gauaHesian taldeak laugarren diskoa aurkeztu zuen joan zen hilean. Hitzetik (Oihuka-Elkar) lanaren aurkezpen bira Altsasura iritsiko da datorren ostegunean. Sakanako taldeak labetik atera berri diren hamaika abestiak aurkeztuko ditu etxekoen aurrean. Haien arteko bi aski ezagunak ditugu: Bihotzetik mundura eta Olatu berdea.Hesian taldeak berezko dituen ezaugarriei eutsi die laugarren diskoan: musika bizia, erritmo dantzagarriak, haize metalen bultzada eta neska-mutil abeslarien arteko kontrastea. Sakanako taldeak ahots, gitarra eta haize instrumentuen konbinazioa aberats eta jostagarria du. Esperientziak "elementu horiek nahi bezala konbinatzera" eraman ditu. Horrela, lehen aldiz Zuriñe eta Fran abeslaria zein bere aldetik entzuteko aukera izanen dugu. Metalak eta gitarrak ere askatasunean irabazi dute. Bastards AssaultBastards Assaut taldeak Northern Tour bira eginen du abenduaren amaieran. Zortzi kontzertu eginen ditu Euskal Herrian, horietako bat Altsasun. Bastards´Assault taldea The Capaces, Estricalla eta El Punto Devil taldeko musikariek osatzen dute. 80ko hamarkadako punk-rock-hc talde klasikoen bertsioak egingo dituzte. Garai bateko GBH, Poison idea, Exploited, Dwarves, Hard-Ons eta beste omenduko dituzte. Nola ez, haien abestiak ere eskainiko dituzte.