Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiralean etxean, Altsasun, aurkeztu zuen Javier Korres Bengoetxeak bera azken liburua, La fuga de las mariposas. Egileak berak esan zuen hilabete askotako lanaren emaitza dela poema-liburua. "Itzulera liburu bat da. Ahotsaren jatorrizko enborrera itzulera". Korresek azaldu zuenez, lehenengo izakiaren aurreneko oihuan dago poetika guztia. Korresen iritziz, poesia "beti ari gara ematen eta hartzen". Ostiralean aurkeztutako bilduman olerki laburrak biltzen ditu Korresek. "Haikuen modukoak dira. Kondentsazio handia dute. Adierazi dezakedan guztia dute, gero irakurlearen interpretazioa gelditzen da", gaineratu zuen egileak. Carmen Puerta editoreak ere liburuaren maketazioak ere horretarako gonbitea ematen duela nabarmendu zuen, olerkiak orrien goiko partean egonda, orri gehiena zuri gelditzen baita, "dena betetzen du poesiaz, eta norberak betetzeko da ere". Puertak errezitaldirako olerkiak aukeratzea zaila izan zitzaiola nabarmendu zuen, "heriotzatik erotismora bat-batean pasatzen delako". Naturako elementu ugari agertzen da Korresen liburuan. Baina baita gorputzari dagozkionak, egunerokotasuneko elementuak, amodioa eta desamodioa, umorea eta ironia puntuak. Bien artean eman zituzten zenbait olerki. HizketaldiaEkitaldi poetikoan bildutakoek galderak egiteko aukera izan zuten. Musikaren presentziaz galdetuta -Camaron, Bach eta Salif Keita aipatzen ditu liburuan-, musikarekin bat egiten duela aitortu zuen Korresek. Nobela baten ondoren olerki-liburua atera duela eta, bi generoetako zein nahiago zuen galdetu zioten. "ez dut bataren edo bestearen alde egiten. Erosoago, eta sufritzen, eleberriarekin nago". Egile altsasuarraren iritziz, poesiarik ez duen eleberri bat ez da eleberria. "Poesiak guztia instante batean du. Narratibak bukaezinera artekoa, deskriptiboa du". Korresek zera aitortu zuen: "pertsonaien eta kontatutako historiaren bidez kontatu egiten dut". La fuga de las mariposas izenburuaz galdetuta, alaitasun eta askatasun erreferentetzat hartu zituen tximeletak. "Askatasunak ihes egiten badu, zergatiaz galdetu beharko dugu, eta dugun erruaz. Baina ihes egin eta bueltatzen dira". Bestalde, Korresek poesiaren alde egin zuen: "badirudi olerkarien lana ez dela baloratzen, baina arrasto handia uzten dute. Etika bat sortzen dute". 35 pertsona bildu zituen ekitaldi poetikoa Enrike Zelaiaren doinuekin girotu zen (Gaur da eta Agur Jesus, Maria eta Jose gabon kantak eta Agur jaunak). Altsasuko aurkezpenaren ondoren Madrilen ere aurkeztuko du bere azken lana Korresek.