Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu honetan jokatu dira Nafarroako eskuz binakako txapelketako finalak. 22 urtez azpiko mailan, Altsasuko Pilotajauku klubeko Lopez eta Alustizak lortu zuten txapela janztea Mayans-Iribarren (Zugarralde) kontra 22 eta 9 irabazi ondoren. Altsasuko bikotea jaun eta jabe izan ziren partidu osoan zeha. Lopezek abiadura handia ematen zion pilotari eta tantoak bukatzen jakin zuen. Alustiza ere fin ibili zen, pilota guztiak ongi eramaten jakin zuen eta Lopezekin batera bikote bikaina osatu zuten.Ezusteko handia izan zen altsasuarren garaipena, Mayansek eta Iribarrenek sekulako txapelketa egin baitu orain arte. Zugarraldeko bikoteak partida bakarra galdu du, baina Pilotajaukuekin topo egin eta ezin izan zuten orain arteko maila erakutsi.