Auzitegiaren berririk gabe

Guaixe 2011ko abenduaren 21a

Atzo hainbat hedabidek zabaldu zuten Espainiako Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak bi altsasuar deklaratzera hots egin dituela: Garazi Urrestarazu Zubizarreta alkatea eta Ramon Lopez Cid. Irailaren 3an Altsasun egin zen Erregearen diskurtsoa parodiaren inguruan azalpenak eman beharko dituzte ilbeltzaren 25ean. Asociación de Victimas del Terrorismo erakundeak kereila aurkeztu zuen, koroaren kontrako delitua izan zitekeelako. Altsasuko alkateak adierazi digunez, epaitegitik ez dute inolako jakinarazpenik jaso. Deialdiak ez dituela ezustean hartu ere gaineratu du, auzitegitik udal eraikina erabiltzeko baimenaren kopia eta erabilera baimentzen zuen ebazpenarena eskatu baitzituen. Urrestarazuk iraileko gertakarien ondoren jasotako babesa gogora ekarri du. ParodiaUmorea eta aldarrikapena batzen zituen jardunaldia izan zen Erregearen diskurtsoa. Antolatzaileek segurtasun indarrek Altsasun duten presentzia itogarria salatu nahi zuten. Horrekin batera, aurreko hilabeteetan altsasuarrek jaso zituzten isunak (10.000 euro baino gehiago) ordaintzeko dirua bildu nahi zen. Egitarauan besteak beste bazkaria, segurtasun indarrez mozorrotutakoek desfilea eta erret hitzaldia zegoen.