Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udaleko Gazteria Sailetik jakinarazi digutenez, Intxostiapunta Gaztetxokoak eguberritan ordutegi berezia izanen du. Larunbatean, 10:00etatik 14:00etara zabalik egonen da eta ping pong eta futbolin txapelketak jokatuko dira. Domekan, berriz, gaztetxokoa 17:00etatik 21:00etara egonen da zabalik. Urteko azken egunean 10:00etatik 14:00etara zabalduko ditu ateak gazte egoitzak eta urte berriari ongi etorria emateko baliatuko dute. Azkenik, ilbeltzaren batean, domekan, arratsaldeko ordutegian gazteek egoitza erabiltzeko aukera izanen dute.