Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abenduaren 28an, asteazkenean, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean. Sarrera: 6 euroCobos Mika dantza konpainiak eszenatokira eraman du kaleko dantzak. Hip hop-a eta dantza garaikidea uztartuz, ikuskizun bizia antolatu dute. Dantza adin guztiendako dela erakutsi nahi dute.Scrakeja´t ikuskizuna dantza gazteengana hurbiltzeko helburuarekin sortu da. Emanaldiaren izena koreografia eta erritmoaren inspirazio iturri izan ziren hitz jokotik sortu da. Dantzari gazteek istorio bat kontatuko dute gorputzaren mugimenduek sortzen dituzten sentsazioen eta emozioen bidez. Cobos Mika konpainia goi mailako dantzari gazteek osatzen dute. Peter Mika eta Olga Cobos zuzendariek ematen diote izena taldeari. Haiekin batera dantzatuko dute Manel Salasek edo Moises Rojok, Diego Sinnigerrek, Kiko Lopezek, Nadia Pessarodonak eta Melodie Cecchinik. Kalitatezko koreografiak eskainiko dituzte.