Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Santo Tomas egunarekin, ohi denez, Euskal Herriko XVI. Txistorra Lehiaketa jokatu zen Donostian. 22 ekoizlek aurkeztu zuten haien txistorrak eta epaimahaiak txapela Laket Artesanosi eman zion. Sebastian Lopezek jaso zuen txapela Juan Mari Arzaken eskutik. Bera da Altsasuko Kirru harategian bere ilobek, Jon eta Gema Lakuntza Lopezek, Arbizun ekoizten dituzten txistorrak saltzen dituena. Gema Lakuntza Lopezek Beleixe Irratian (FM 107,3) esan duenez, "lana ongi egiten omen dugu eta jendeari gure txistorra gustatzen zaio. Sariekin argi gelditzen da". 1915ean bere birraitonak zabaldu zuen harategia. "Txistorrak, odolkiak, txorizoak... beti egin ditugu guk" azaldu du Lakuntzak. Harategiaren izena bere aitonaren ezizena dela ere argitu du Beleixe Irratian (FM 107,3). Sebastian osaba eta Mari Karmen amak hartu zioten lekukoa aitonari eta bera eta bere anaiak duela hiru urte Arbizun Laket izeneko lantegia mustu zutela. Izen horrekin irabazten duten aurreneko saria dela argitu du Lakuntzak. PalmaresaEuskal Herriko txapela 1995ean eta bigarren postua 1997an, 1998an eta 1999an. Euskadiko txapela 2007an irabazi zuen, 2008an bigarren. Nafarroako Txapelketan 2008an bigarren izan zen. Sakanako txapela 1995ean jantzi zuen. Odolkiengatik ere 1989an saria jasotakoa da harategia.5 ekoizle sakandarTxapeldunaz gain, lehiaketan parte hartu zuten: Irurtzungo Urrutiaenea harategia, Lakuntzako Agirre harategia, Altsasuko Sorkunde eta Olatzagutiko Pako harategia.