Urtea despeditzen

Guaixe 2011ko abenduaren 23a

Altsasun dauden bi institutuek atzokoan jai eguna izan zuten, urte akaberako oporrak hartu baitituzte. Batean eta bestean ospakizunak izan ziren. Esaterako, Lanbide Heziketan ikasle eta irakasleendako txokolatada izan zen, gero gelaka ginkana batean parte hartu zuten. Gosaldu ondoren paellak egitera jarri ziren, 63 bat pertsonen artean jan zituztenak. Ikasle-parranda giroa arratsalde ilun partean nabaritu zen. Are gehiago gauean gaztetxean Hesian taldearen kontzertua izanik. Ospakizuna ordu txikiak arte luzatu da. Festa egunetan ohi denez, herria zikin esnatu da.