Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Trasteando taldeak Iortia betetzen du urtero. Beste horrenbeste pasa da aurtengo gabonetako elkartasun kontzertuan. Lehen emanaldian leporaino zegoen Altsasuko aretoa eta bigarrenean ere majo bete zen. "Aurten larunbatetik ostiralera pasatu dugu emanaldia, eta akaso horregatik, bigarren emanaldian ez da erabat bete, baina hala ere pozik gaude herritarren erantzunarekin. Altsasuarrek taldearen 3. CDa aurkeztu zuten herritarren aurrean. Azken unerako utzi zituzten abestirik ezagunenak. Ikusleak abestera animatu ziren. Emanaldiaren ondoren, Trasteando taldearen CDak erosteko aukera izan zen. Aurrerantzean herriko taberna eta dendetan aurki ditzakegu. Irabaziak Acción contra el hambre GKE-k Afrika hegoaldean bideratu duen osasun eta elikadura egitasmorako dira.Bihar Altsasuko zahar egoitzetanTrasteando taldeak Josefina Arregi klinika eta Aita Barandiaran zahar etxea bisitatuko ditu bihar arratsaldean. Klinikan 16:00etan dute hitzordua, eta zaharren egoitzan 18:00etan. Betiko abestiak eta gabon-kantak abestuko dituzte adinekoen aurrean. Ziur haiek ere abestera animatzen direla.