Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sozialistek gaineratu dutenez,"legalki eta gardentasun osoz egin den oposizio baten bidez lortu du lanpostua Atabo enpresa publikoan"Asteazkenean bakea sinatu zuten Altsasuko talde sozialistak eta IU-EB-ko udalerako zerrendan bigarrena zen Beatriz Fernandez Santanok. Altsasuko sozialistek agorrilean herrian zabaldutako idatzi batean NaBaiko zinegotzi batek Atabo enpresa publikoan eszedentzia hartu zuela. Haren ordez IUko hautagaia lanean sartu zela ere zabaldu zuen. Fernandez salatu zuen PSNk bere lepotik "irainak eta gezurrak" zabaldu zituela. IUko hautagaiak irainengatik kereila kriminala jarri ondoren iritsi da asteazkeneko adiskidetze ekitaldia. Altsasuko sozialisten buru Juan Miguel Perez Hurtadok esan zuenez, agorrilean herrian banatu zuten idatziarekin Atabo enpresa publikoan eman den normaltasun faltako egoera batez informatu nahi izan zuten. "Ez ohiko egoera da udalak lanpostu bategatik bi soldata ordaindu behar izatea". Fernandezek bera aldetik kereila kendu du. Aldi berean, agorrilaren 31n udal bilkuran esandako "gehiegikeriak" zuzendu nahi izan zituen. Hala ere, bi galdera egin zituen: Zein garrantzia du azaltzea zein ordezkatzen duen NaBaiko zinegotzia prozesua legala bada? Eta, hautaketa zuzena eta legezkoa izan zen hartan IUk zein onura atera zuen azaltzea nahi nuke". Izan ere, sozialisten idatzi hartan koalizioak beti etekina ateratzen zuela idatzi baitzuten sozialistek.