Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Gaztetxea antzoki bilakatuko da gaur gauean. Eszenatokira igoko dira Iñigo Antsorregi eta Ander Azurmendi gipuzkoarrak. Bi gazteek Antsorregik sortutako antzezlana eskainiko dute: Irakasleak parodia. "Ezagutu zure seme-alaben hezitzaileak" gonbidatzen dute.Azurmendi LHko tutorea da, eta guztiz estresaturik bizi da, azterketak zuzendu eta zuzendu. Antsorregi soinketako irakasleak, berriz, patxada handiagorekin hartzen du lanbidea. Antzezlanak bi irakasleen ikuspegia alderatzen du. Horrekin batera, lehengo eta oraingo irakaskuntza konparatzen ditu. Hori guztia, umorearekin eta ironia ikutuarekin. Azurmendi eta Antsorregi antzezlana zabaltzen ari dira gaztetxez gaztetxe. Gipuzkoako zenbait gaztetxetatik pasa ondoren, gaur Altsasura iritsiko dira.