Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Magiaz beteriko egunak dira Gabonak. Magia egun horiek ilbeltzaren 8raino luzatuko dira Altsasun. Sun mago handiak ikuskizun miragarria eskainiko du Iortia kultur gunean. Arabarrak 2011ko magia sari nazionala irabazi du. Iñaki Ruiz de Galarreta arabarrak ematen dio bizia Sun magoari. Kapa bizkar gainean jarri eta Sun magoa bihurtzen da. Arabarrak hamar urte baino gehiago daramatza magia munduan. Ibilbide horretan zenbait ikuskizun arrakastatsu egin ditu. Umorea, haurrendako magia eta ilusionismoa... Horiek dira bere emanaldietako osagai nagusiak. Musikak eta koreografiak bere kontu handiz lantzen ditu. Sun magoak 2011ko Ilusionista Handien topaketan parte hartu zuen. Bere ikuskizunak ikusleak harrapatu zituen eta kritika bikainak jaso zituen. Emanaldiaren berritasuna eta kalitatea nabarmendu zuten. Arrakasta horren fruitua da sari nazionala.