Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur egungo musikan ez dago fusiotik ihes egin dezakeen estilorik. Inoiz imajinatu al duzue musika zelta eta punka bat eginda? Ba bi estilo horiek batu ditu Kanadako The Real McKenzies taldeak, bikain batu ere. Kanadako taldeak zuzeneko kontzertua eskainiko du errege bezperan Altsasun. Aurretik, 21:00etan, herri afaria izanen da Zubi Ondo elkartean.The Real McKenziesKanadako talde punk-zelta Vancouverren jaio zen, baina eskoziar eragin nabaria dauka. Taldearen sortzaile eta liderrak eskoziar jatorria du, eta haren familiaren izena hartu du taldeak. Paul McKenziek dioenez familian txiki-txikitatik jaso du eskoziar tradizioa. "Aiton-amonek eskoziar gona jantzi eta hango musikak eta dantza irakasten zizkidaten. Haiengandik mendekua hartzeko modua eskoziar-punk taldea sortzea izan zen" dio. 1994an sortu zuen taldea. The Real McKenzies taldea Sex Pistols eta Robbie Burns eskoziar talde ezagunen nahasketa dela esan daiteke. Kanadako taldeak zenbait bira eskaini ditu Iparramerikan eta Europan, haietako batzuk talde ezagunekin batera: NOFX, Flogging, The Briefs... Taldearen desiorik handiena "punk-rock-zelta musika munduko txoko guztietara zabaltzea" omen da. Datorren astean Sakanara iritsiko dira. Gitarra eta perkusio indartsuek eta gaita eta biolin melodikoek gaztetxea dantzan jarriko dute. Disaster krewAltsasuko streetpunk taldeak osatuko du errege bezperako kartela. Altsasuko taldea "kasualitatez" sortu zen duela urte pare bat. Ikerrek Morkotsek utzitako gitarra hartu eta bere kabuz ikasten hasi zen. Jokin bateriarekin, Garraio baxuarekin eta Aritz bigarren ahotsarekin batera, Kortatu, Eskorbuto eta Cicatrizen bertsioak jotzen. Adurren eta Jokinen bajeran eman zituzten lehen urratsak. Gaur egun udalak utzitako lokalean entseatzen dute. Bertan sortu dituzte streetpunk-oi! abesti berriak.