Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak ostiralean jakinarazi zuen Fluitecnik enpresaren Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) inguruko ebazpena. Nafarroako Gobernuak adostu du enpresako 24 langileren kaleratzea eta behin behineko 10 langileren kontratua etetea. Kaleratzeak taldeak Noainen eta Orkoienen dituen lantegietan izanen dira. Altsasuko lantegia kanpoan geldituko da. Fluitecnik urtearen erdi aldera hasi zuen bere jarduna Altsasuko Isasia industrialdean, Gamesak utzi zuen lantegian. Modulu fotovoltaikoak ekoizten dituzte eta 46 langilerekin hastekoak ziren.