Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hainbat aldaketekin dator aurtengo XXIX. San Silbestre bizikleta martxa. Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako proban, aurten, 2 igoera izango dira. Lehenengoa 15:45ean, zikloturistendako izango da. Bigarrena, 16:15ean irteera emango zaiona, lehiakorra izango da. Horren arrazoia "hasiera batean lasterketa urtea bizikleta gainean bukatzeko intentzioekin egiten zen, lagun artean. Baina azken aldian, oso lehiakorra bihurtu da. Modu honetara lehiatu nahi dutenek eta arratsalde on bat pasatu nahi dutenek parte hartzeko aukera izango dute" adierazi zuen Pablo Colinak.Ibilbidean ere aldaketakBigarren aldaketa ibilbideari dagokiona da. Orain arte igoera Olaztitik egiten zen, baina aurten Altsasutik egingo da, igoera zerbait zailduz.Urbasako tontorrera igo ondoren salda beroa hartzeko aukera izango da, gorputza berotzeko. Proba despeditu eta gero, Sociedad Deportivako tabernan oroigarri eta sari banaketa eginen da.Izen ematea Proba hasi baino lehen Sociedad Deportiva Alsasuan. Federatuek 6 euro eta federatu gabekoek 8 euro ordaindu beharko dituzte.