Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko instrukzioko 1. salari egin dio eskaera, "ez baitago inolako deliturik". Gertaeren salaketa ere egin duHerenegun Altsasuko Udalak onartu zuen mozioan egin zuen zitazioa geldiarazteko eskaera. Izan ere, Garazi Urrestarazu Zubizarreta alkatea (kalean egiteko baimena emateagatik) eta Ramon Lopez Cid (eskaera egiteagatik) ilbeltzaren 25ean hara deitu dituzte. Irailaren 3an Altsasun egin zen Erregearen diskurtsoa parodiaren inguruan azalpenak eman beharko dituzte. Koroaren kontrako delitua leporatu die kereila baten bidez AVTk. Jakinarazpena aurreko ostegunean jaso zuten. Altsasuko Udalak zitazioa salatzearekin batera, gertakarietan inolako deliturik ez duela ikusi onartu du. "Halako jarduerek Euskal Herrian zabaldutako eszenatoki politiko berrian trabak besterik ez dute jartzen", dio onartutako mozioak. Santiago Pedraz epaileak bi altsasuarren kontrako zitazioari eusten badio, egun berean, eguerdian, udaletxe parean elkartasuna adierazteko kontzentrazioa egitera deituko du udalak. Errepresio poliziala salatzen duen asanbladak proposatutako mozioak hirugarren puntu bat bazuen: zitatuak diren bi pertsonei babesa emateko udalak autobus bat jartzea Madrilera joateko. NaBaik eta IU-EBk gastu hori udalak bere gain ez hartzea eskatu zuten. Puntu hori baztertuta mozioa onartu egin zen. Bilduk, NaBaik eta IUk alde bozkatu zuten. PSNko zinegotzi bakarra abstenitu egin zen eta UPNk eta PPk kontra.Erregearen parodiaIrailaren 3an hainbat herritarrek egindako parodiaren bidez "Foruzaingoaren eta Guardia Civilaren presentzia itogarria salatu nahi zen". Horrekin batera, aurreko hilabeteetan altsasuarrek jaso zituzten isunak (10.000 euro baino gehiago) ordaintzeko dirua bildu nahi zen. Horretarako umorea eta aldarrikapena batu nahi izan zuten antolatzaileek. Martxoaren 31ko udal bilkuran herritarrek horren berri eman zutela eta orduko hartan arrazoi beragatik onartutako mozioa onartu zen. Eta irailaren 28ko plenoan udalak zenbait hedabidek berria eman zuten modua kritikatu zuten, baita zenbait alderdik egindako erabilpena ere.