Udalak futbol federazioarekin hitzarmena sinatuko du

Guaixe 2011ko abenduaren 29a

Udalean gizarte taldeekin harremanetan ari den Ruben Imaz zinegotziak jakinarazi zuen asmoa atzoko plenoan. Sociadad Deportiva Alsasuarekin (SDA) izandako bilera batean aipatu zioten Nafarroako federazioaren bidez estatukoaren diru-laguntza jasotzeko aukera zegoela. Udalak hitzarmena egitearen alde egin du. Horrek Dantzalekun zenbait lan egiteko bidea ematen badu, SDArekin adostuko liratekeena. Hala ere, udalak Atabo enpresa publikoaren bidez futbol zelaiaren kontrolari eutsiko dio. JantokiakAltsasuko Udalak, bestalde, Jasangarritasunerako Toki-Erakundeen Nafarroako saretik ateratzea erabaki zuen. Garai batean sare horren bidez diru-laguntzak jaso zituen udalak Agenda 21eko zenbait proiektu aurrera eramateko. Murrizketekin ez dute funtsik eta udalak saretik ateratzea erabaki du. Aldi berean, onartu zuen herriko ikastetxeetako guraso elkarteekin hitzarmen bat egitea eta haien artean 2.000 euro banatzea. Ikastetxeetako jantokietarako bideratuko da diru hori. Azkenik, Altsasuko Udalak Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren zuzendaritza aukeratzeko sistema kritikatu zuen eta lastailaren 15ean zuzendaritza aukeratzeko egin zen bozketa baliogabetzeko eskatu zuen. NaBaik aurkeztutako mozioaren alde egin zuten Bilduk eta IU-Ebk, kontra PSN, PP eta UPN.