Kintoak entseguei ekinen diete

Guaixe 2012ko urtarrilaren 9a

Errege egunez haien buruak aukeratzeko bildu baziren, gaur atzera ere bilduko dira kinto ospakizunak aurten ospatuko dituzten gazteak. Burunda pilotalekuan dute hitzordua, 21:00etan. Juan Cruz Bengoetxea Saez de Maturanak eta Andoni Beramendik zortzikoa, jota eta porrusalda dantzatzen irakatsiko diete. Otsailaren 3ra arte hitzordu hori izanen dute kintoek, ondoren ikasitakoa jendaurrean erakusteko garaia izanen da. Altsasuko kintoek bost jai egun izanen dituzte otsailaren 5etik aurrera. Baina domeka denez, pentsatzekoa da aste egunen batean atseden hartu eta hurrengo asteburuarekin lotuko dutela ospakizuna. AukeraketaAurreko urteetan bezala karten bidez aukeratu ziren kintoen buruak. Aukeraketa, ordea, ordu bat beranduago egin zen. Garazi Urrestarazu Zubizarreta alkateak 27 mutilen artean banatu zituen kartak. Eta Ruben Imaz zinegotzia arduratu zen 37 nesken artean kartak banatzeaz. 64 kintoak Nerea Ruiz Imaz (erregina), Aitziber Leoz Etxarri (erregina-ordea), Oihana Paniagua, Tamara Arizaga, Edurne Gonzalez, Aitziber Miguel, Nerea Zabalo, Irune Unamuno, Ainire Garinoain, Saioa Marroyo, Maider Davila, Nahikari Gonzalez, Beltzane Gomez, Josune Ruiz, Amaia Viana, Amelia Moreno, Ekhiñe Olmos, Aitziber Fernandez, Irati Oiarbide, Nagore Claver, Nerea Gomez, Nerea Parra, Sandra Villaseca, Erkuden Palacios, Natalia Saiz, Rakel Paniagua, Goizargi Bengoetxea, Ane Amillano, Nagore Diaz, Izaskun Cidoncha, Maite Gorrotxategi, Maite Perez, Miren Mendaza, Claudia Reigada, Ainara Urkijo, Marta Gabirondo eta Erkuden Izagirre.Eukeni Goikoetxea Larraza (erregea), Jorge Herrero Diaz (errege-ordea), Mikel Murgialdai, Gaizka Mendoza, Jon Andoni Galarza, Mikel Ribero, Ivan Mendia, Asier Lopez de Sabando, Jon Urkijo, Iñaki Grajeras, Asier Palomino, Jon Otaegi, Telmo Zulaika, Josu Palomo, Andoni Beramendi, Jose Javier Alegre, Ismael Santamarta, Unai Otermin, Jokin Unamuno, Dario Moreno, Aritz Agirrebengoa, Asier Izagirre, Eñaut Agirrebengoa, Javier Fernandez, Adur Ramirez de Alda, Aritz Urdangarin eta Asier Ansa.