Literatura bidez Libano ezagutzen

Guaixe 2012ko urtarrilaren 10a

Altsasuko literatura taldeak Amin Maaloufen liburua aukeratu du ilbeltzerako. La roca de Tanios nobela aztertuko dute. Literaturaz gozatzeaz gain, Libanoko historiara gerturatzeko aukera eskaintzen du.Eleberria Libanoko mendi batean kokatzen da, XIX. mende erdialdean, Egipto eta Inperio Otomandarraren arteko liskarren garaian. Abiapuntua patriarka maronita baten hilketa da. Tanios gazteak bere herria askatzeko aukera izanen du. Liburua historiaren eta kondairaren artean kokatzen da. Maaloufek adiskidetzearen aldeko aldarrikapena egiten du literaturaren bidez. Amin Maaloufen eleberria Frantziako Grasset argitaletxeak argitaratu zuen lehen aldiz 1993an. Urte berean Goncourt saria irabazi zuen. Frantzian bizi den idazle libanoarrak Letretako Asturias Printzea Saria irabazi zuen 2010ean. Altsasuko literatura taldearekin literaturaz eta historiaz gozatzeko aukera bikoitza dugu. Taldea irekita dago nahi duen ororendako. Interesatuek nobela eskatu dezakete Altsasuko liburutegian.