Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
EmaitzakPilotajauku 1 / Zaramaga 2:Kadeteak: Galartza-Gabirondo 12 / Diez de Heredia-Kandela 22Gazteak: Ansa-Otamendei 22 / Larrañaga-Ibarrondo 9Nagusiak: Senar-Irañeta 13 / Mikel Rafael-Perez 22Pasa den asteburuan eman zitzaion hasiera IX. Berria txapelketari. Larunbatean Hernanin jokatu ziren 1. kanporaketako partidak, Altsasuko Pilotajauku taldearen eta Gasteizko Zaramagaren artean.Lehia handiko partidak espero ziren izan ere, gazteetan, Pilotajaukuk Ansa eta Otamendi Nafarroako txapeldunak zituen eta haiek ziren faborito nagusiak. Altsasukoek ez zuten huts egin eta 22 eta 9 irabazi zioten Larrañaga eta Ibarrondori. Nagusietan, berriz, Zaramagak bikote sendoa zuen, Perezekin batera Mikel Rafael profesional ohia baitzegoen. Senar eta Irañeta 13an gelditu ziren. Kadete mailakoek erabaki zezaketen zein taldek egingo zuen aurrera eta gasteiztarrak izan ziren aurrera egin zutenak. Diez de Heredia eta Kandelak 12an utzi baitzituzten Galarza eta Gabirondo.1 eta 2ko emaitzarekin Pilotajaukuk ezin izango du aurrera jarraitu eta Zaramaga izango da 2. kanporaketan Huarteren kontra ariko den taldea.