Montajes Zapardiko langileek kontratuen-akabera eskatu dute

Guaixe 2012ko urtarrilaren 11

Enpresak hartzekodunen konkurtsoa eskatu zuen azaroaren 24an, lan jaitsiera duela eta ezin diela ordainketei aurre eginEnpresa altsasuarrean 11 langile ari dira lanean eta abenduaren batean euren kontratuak bertan behera eskatu zuten. Neurri horrekin, gutxienez, langabeziaren diru sarrera eskuratu nahi zuten langileek. Baina haien eskaera martxoaren 16an aztertuko du epaitegiak, bitartean "egoera pertsonal eta ekonomiko jasangaitzari" aurre egin beharrean daude.Montajes Zapardi SL-k Sunsundeguirendako lan egin du bere sorreratik. Langileek azaldu dutenez, "Sunsundeguiko lanak egiten genituen enpresaren barruan , baina Sunsundeguikoek baino lan baldintza okerragoetan". Sunsundeguiko aurreko zuzendaritzaren abaroan hazi zen Zapardi, 2008an 70 langile zituen.Langileen salaketakSunsundegui Nafarroako Gobernuaren esku gelditu zen eta kudeatzaile berriak Zapardik egiten zituen lanak Gasteizko eta Iruñeko beste enpresa batzuei eman zien. Zapardi beste enpresa batzuendako lanean hasi zen, baina zailtasunak izan ditu aurrera egiteko.Langileek salatu dutenez, Montajes Zapardiko kudeatzailearen anaiek Logroñon produkzio bera eta bezero berendako lan eginen duen enpresa sortu dute. Langileek diotenez, "Azken urteetako  irabaziak Altsasuko lantokian inbertitu ordez, lana deslokalizatzeko erabili dute, gu kalean botata utziz".Sunsundeguin zuzendaritzak UGT eta ELArekin lortu duten akordioa gogora ekarri dute langileek. Aldeek adostu zutenez, Sakanako enpresa hornitzaileak kontratatzeko konpromisoa hartzen zuen Sunsundeguik. Zapardiko langileek gobernuari ardurak argitzeko eta hartutako konpromisoak betetzeko exijitu diote.LAB sindikatuak nabarmendu duenez, "Sunsundeguiko kudeaketa ordaintzen ari dira Zapardiko langileak". LAB sindikatuan ustez "alternatiba errealik aurkezten ez bada Zapardirena Sunsundeguirekin eta bere industria-laguntzailearekin gerta daitekeenaren aurrerapena da". LABek Sunsundeguirako industria plana eta hartutako konpromisoak betetzea eskatu du.