Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Madrilera deklaratzera deitu dituzten bi altsasuarrek ez dutela inolako deliturik egin nabarmendu zuten. Horrekin batera, errepresioa ere salatu zutenLarunbatean Burunda pilotalekuko beheko harmaila bete egin zen. Erregearen diskurtsoagatik Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deituak dauden bi altsasuarrei babesa eta elkartasuna azaldu nahi izan zieten altsasuarrek eta makina bat sakandarrek. Bi altsasuarrei egindako zitazioa bertan behera uztea eskatu zuten frontoian bildutakoek. Aldi berean, oinarrizko eskubideak bermatzea, manifestatzeko eskubidea eta "irailak 3ko parodian argi gelditu zen bezala, jokaera errepresiboak alde batean utzi eta bakean bizitzen uztea eskatzen dugu". Hori lortzeko, biltzeko deia egin zen, "formula hoberenak eztabaidatu eta adosteko. Herritarrak elkartuz lortuko baita egoera honi buelta ematea". Udaletxeak hilaren 25erako kontzentrazioan parte hartzera deitu zuten. Irailaren hiruko parodia "Guardia Civilak eta Foruzaingoak ezartzen duten errepresio bortitza salatzeko asmoz" egin zela adierazi zuten. Altsasuarrek "gehizko kontrolak, probokazioak, indarrez sartzea pipero ezberdinetan, debekatutako mobilizazioak, jazartze politikoa, justifikatu gabeko salaketak eta abar" pairatzen dituztela nabarmendu zuten. Larunbateko agerraldian salatu zuten, "parodiaren ondorioz estatuko komunikabideek ikaragarrizko kanpaina politiko-mediatikoa egin zuten Altsasuko herriaren izena zikinduz. Parodiaren zergatia azaldu beharrean, berriak gezurrez eta irainez bete zituzten". Parodian parte hartu eta hura ikusi zutenek hedabide batzuen objektibotasun faltaz eta horien ondorioez konturatu zirela nabarmendu zuten. Errepresioa ez da bideaHalaxe adierazi zuten larunbatean. Agerraldi jendetsuan berretsi zuten irailaren 3an "Altsasuk jasaten duen egoera umorez" salatu nahi izan zutela. Azaldu zutenez, Altsasun mila biztanleko 9,2 polizia daude, Nafarroan baino 3 gehiago eta estatu mailan baino 6 gehiago. "Datu horiek agerian uzten dute herriak jasaten duen okupazio poliziala". Egoera "itogarria" dela salatu zuten. Euskal Herria erabakitze prozesuan murgilduta dagoela, eta edozein motako konfrontazioak eta jarrera errepresiboak bukatzeko helburua duela nabarmendu zen. "Horregatik, bakean uztea eta alde egitea eskatzen diegu". Ideia hori irudikatu nahian, akaberan segurtasun indarrez mozorrotutako hiru pertsonari maletak eman eta alde egiteko esan zieten. Ekitaldia gertutik zaindu zuten segurtasun indarrek. 500 pertsonaBurunda pilotalekuan bildu zirenak.Beheko harmailak 8 lerro aulki ditu eta bakoitzean 62 eserleku daude. Gainera, jendea zutik egon zen.