Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Tarima Beltza antzerki taldeak Bienvenido a Girasol antzezlana mustuko du datorren astean. Denise Despeyroux paraguaiarraren obra psikiatriko batean kokatzen da. Gaixoek zenbait adizio dituzte. Baina, nor dira benetan eroak, terapian dauden gaixoak edo ustez zentzudun direnak? Tarima Antzerki taldeak Girasol eroetxeko barre-terapian murgiltzera gonbidatzen gaitu. Emanaldi bikoitza eskainiko dute ilbeltzaren 28an, larunbatean, 20:00etan eta 22:30ean. Sarrerak: 6 euroSalgai daude Iortia kultur guneko leihatilan, 012 telefonoan edo www.entradas.com web orrian.