Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan ospatu dira Beijinen munduko kopatuko 3. kanporaketak. Bertan, besteak beste, Hodei Mazkiaran altsasuarra aritu da. Larunbatean, keirin proban parte hartu zuen, lehen lasterketan ez zuen zuzenean finalerdietan sartzea lortu, baina bigarren aukera bat izan zuten kanpoan gelditutako txirrindulariek eta altsasuarrak indar guztiak atera zituen. Lasterketa bukatzeko itzuli baten faltan, Mazkiaranek gainontzeko txirrindulariak gainditu eta finalerdietarako txartela lortu zuen.Finalerdietan ez zitzaion pistarik onena tokatu, hala ere azken itzulian aukera asko izan zituen finalera iristeko. Azkenik, ez zen oso maila onean gelditu eta 5. postua sailkatu zen, B finaletarako.B finalak eguneko azken orduan jokatu ziren eta txirrindulari altsasuarrak dagoeneko ez zuen egun hasierako indar bera eta ez zuen oso marka ona egin. Hala ere, Hodeiek finaletan aritzeko indarra duela erakutsi du.200 metrotan ez oso ongiIgandean 200 metrotako lasterketa ospatu zen. Mazkiaranek 10,630 segundoko denbora egin zuen. Ohi baino gehiago behar izan zuen proba bukatzeko izan ere, aurreko eguneko keirin proban guztia eman ondoren indarrik gabe iritsi zen 200 metrotako lasterketara.Honekin bukatu dira udan ospatuko diren Joko Olinpikoetarako puntuak lortzeko kanporaketak. Orain ikusi beharko da nola gelditzen den sailkapena.