Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Otsailaren 11n haietako batean bazkaltzeko interesa duten kintadek hilaren 27ko 14:00ak arte dute izena emateko epea. Iortia kultur gunetik pasa beharko duteSanta Ageda ospakizunen harira bazkariak egiteko ohitura zabaldua dago Altsasun. Baina herritar guztiak hartzeko adina jatetxe ez daudenez, autobusa hartu eta batera eta bestera joan beharrean suertatzen dira altsasuarrak. Horren jakitun eta krisi egoera kontuan izanik Altsasuko Udaletik kintadei udal eraikinak eskaini dizkiete han bazkaldu ahal izateko. Neurri horrekin autobusean ordaindu beharrekoa aurreztu eta menu ekonomikoagoak lortu daitezkeela uste dute udalean. Gainera, eguerdi parteko poteoa luzatuko litzatekeela uste du. Izena ematen duten pertsona kopuruaren arabera udala eraikin bat edo beste uzteko prest legoke. Gure Etxea, Labaderoa eta Burunda pilotalekua dira aukeretako batzuk.