Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Testu bazkan biltzen diren altsasuarrek Jose Mari Irigoienen Ur arreak, ur garbiak liburuan igerian jarraituko dute ilbeltzeko azken hitzorduan. Irigoienen eleberriari zukua aterako diote. Kima euskara taldeak haiekin bat egitera gonbidatzen ditu literatura maite duten sakandarrak. Antolaketa errazte aldera, aurretik izena ematea eskertzen dute. Horretarako udal liburutegira, Itsasi euskaltegira edo altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidera jo dezakete, ilbeltzaren 24rako.Testu bazka lagun-artean egindako irakurketa da. Testu labur bat irakurri eta ondoren, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean, testuari zukua ateratzen saiatzen dira. Ez da literatura ezagutza zehatzik behar, ez dago etxeko lanik eta saio guztiak independenteak dira.