Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiralean zozketatutako 15 urdaiazpikoak banatu zituen Altsasuko Dendarien Elkarteak. Abenduko lehen hamabostaldian elkarteko kide diren dendetan erosketak egin zituzten bezero guztiak sartu ziren zozketan. Horretaz gain, Altsasuko Dendarien Elkarteak bezeroen fideltasuna eta babesa egutegi bat oparituz eskertu nahi izan du. Hartan, elkarteak berak antolatutako argazki lehiaketako irudiak ditugu. Sarituak Jose Mª Urkijo, Josepi Marquinez Arakama, Javier Guajardo Elizalde, Celia Ajona Gil, Mª Isabel Ubeda Alaminos, Marisol Selva Aristizabal, Iosune Mazkiaran Irigoien, Miguel Aldaz Osinaga, Merche Azasketa Villarreal, Ana Ulaiar Maiza, Patxi Agirre Arratibel, Montse Irisarri Pardo, Almudena Sisamón Miguel, Rebeca Barreira Rocino eta Olga Urteaga Ruiz de Egino.