Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Dantzaleku Sakana klubak hainbat babesleren laguntzarekin antolatuta, ilbeltzaren 22an izango da Altsasuko XXX. Krosa Dantzalekuko paraje ederretan. Proba irekia da, eta bertan federatuta dauden kategoria ezberdinetako korrikalariek har dezakete parte. Baina horretaz aparte, Altsasuko proba Nafarroako Beteranoen Kros Txapelketa izango da. Hau da, bertan aritzen diren beteranoen artean erabakiko da nor diren Nafarroako beteranoetan onenak. Kasu honetan, 35 urtetik gorako Nafarroako beteranoek puntuatuko dute. Antolakuntzak 240 korrikalari inguru espero ditu, tartean Nafarroako elite mailako korrikalaria.Azkenik Nafar Kirol Jolasak ere izango diraUrte asko dira Dantzalekukoek Nafar Kirol Jolasak Altsasura ekarri nahi dituztela. Aurten, dagoeneko pistak berrituta daudenez, Nafarroako Gobernuak igandeko zita aprobetxatuz haurrendako krosa Dantzalekuko parajeetara gerturatu du. Antolatzaileak pozik daude erabaki honekin "modu honetara haurrek Altsasu eta bere inguruak ezagutuko dituzte eta aurrera begira, nagusiak direnean, bertan antolatzen diren krosetan parte hartzeko aukera izango dute" adierazi zuen Peio Bergarak. Guztira, gutxi gorabehera, maila ezberdinetan banatuta 260 haur izango dira korrika ariko direnak. Haurren probak 10:00etatik aurrera izango dira.Sari pilaAurreko urteetan bezala, ez da diru saririk emango. Hala ere, sari mordoa banatuko da irabazleen artea. Altsasuko Krosa irabazten duen lehen gizonezkoak Altsasuko inauterietako momotxorroa eta txapela jasoko ditu eta lehen emakumezkoak inauterietako sorgina eta txapela.igarrenendako eta hirugarrenendako trofeoak izanen dira. Lehenengo lokalak saria izango du eta taldekako sariak ere banatuko dira. Bestalde, Nafarroako Beteranoen Kros Txapelketan sailkatzen diren lehen hirurendako ere trofeoak izango dira. Aurten berrikuntza bat izango da. Beteranoen Txapelketa 2 mailatan bereiztu dute, batetik 35 eta 45 urte bitartekoak eta bestetik 45 urtetik gorakoak.Diru laguntzarik gabeNahiz eta Altsasuko krosa Nafarroako Beteranoen Kros Txapelketa eta lehen aldiz Nafar Kirol Jolasak izan, aurten ere Dantzaleku-Sakana klubak ez du Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Atletismo Federazioaren diru-laguntzarik jaso. Laguntza bakarra Altsasuko udaletxeak emandakoa da. Bergarak adierazi zuenez "gero eta zailagoa da horrelako lasterketa bat diru-laguntzarik gabe antolatzea. Kontuan hartu behar da, izena ematea doanik dela eta lortzen dugun diru guztia babesleei esker dela". Hala ere, "ahal dugun arte lasterketak antolatzen jarraituko dugu".Ibilbidea zerbait aldatutaEmakumezkoak 12:45ean aterako dira, eta gizonak 13:15ean. Dantzalekutik aterata inguruko parajeetan lasterka ariko dira korrikalariak. Gizonezkoek 4 buelta eman beharko dizkiote prestatutako zirkuituari, 7.500 metro osatuz, eta emakumezkoek buelta bat gutxiago, 5.750 metro egin arte, guztiek ere Dantzalekun bertan bukatuko dute ibilbidea.Lasterketa jarraitzera Dantzalekura hurbiltzen direnendako eta korrikalariendako Jose Antonio Galarzak prestatutako salda beroa eta txistorra banatuko ditu antolakuntzak. Lasterketa prestatzeko 50 pertsona inguru ariko dira lanean, zirkuitua prestatzen, markatzen, jarraipena egiten eta beste, beraz, antolakuntzak ahalik eta jende gehien laguntzera animatu nahi du.