Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erregearen diskurtsoa parodiagatik Espainiako Auzitaegi Nazionalean zitazioa dute gaur. Hainbat herritar haiekin batera joanen da babesa ematekoElkartasuna adierazteko gaur, 12:00etan, kontzentrazioa eginen da udaletxe aurreanIazko irailaren hiruko Erregearen diskurtxoa parodiagatik Santiago Pedraz epaileak asteazkenerako deklaratzera deitu ditu bi altsasuar: Garazi Urrestarazu Zubizarreta alkatea (kalean egiteko baimena emateagatik) eta Ramon Lopez Cid (eskaera egiteagatik). Espainiako Auzitegi Nazionalean jarri die hitzordua epaileak. AVTk kereila aurkeztu zuen koroaren kontrako delitua egin zela uste duelako. Altsasuko Udalak, Bildu, NaBai eta IU-EBren babesarekin, zitazioa bertan behera uzteko eskatu zuen, "gertakarietan inolako deliturik ez dagoelako". Horretaz gain, gaur eguerdirako elkartasun kontzentrazioa deitu du udaletxe parean. Gainontzeko alkateakSakanako Bilduko alkateek eta Arruazukoak "elkartasun zintzoa" adierazi nahi izan diete bi altsasuarrei. "Adierazpen eta kritikarako askatasuna eta herriko azpiegiturak, herritarren zerbitzura egotea delitu dela sinestarazi nahi izatea, edonork izan beharko lukeen oinarrizko eskubide zibil eta politikoen kontrako erasoa dela" uste dute alkateek. Babesa azaltzearekin batera herritar guztiak deitutako ekimenetan parte hartzera deitu dituzte.