Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Biharkoan Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deituak daude Altsasuko alkate Garazi Urrestarazu Zubizarreta eta Ramon Lopez Cid. Erregearen diskurtsoa parodiaren inguruan deklaratu beharko dute. Bildu Nafarroa talde parlamentarioak elkartasuna adierazi die. Bilduk, bestalde, adierazi du halako neurriek erakusten dutela "estatu espainolak demokrazian sakondu behar duela". Herritarren kritikei poliziarekin edo epaileekin ezin zaiela erantzun nabarmendu du Bilduk. Koalizioak gogora ekarri du Leitzakoaren ondoren, Altsasukoa dela Entzutegi Nazionalera joan behar duen Nafarroako Bilduren bigarren hautetsia dela. Bilduren ustez, "oso larria da herritarrek aukeratutako hautsien kontra aritzea".