Historia osatzeko, argazkiak

Guaixe 2012ko urtarrilaren 24a

Zelandi ikastetxe publikoko D ereduak ikasturte honetan 25 urte betetzen ditu. Lan talde bat hori ospatzeko ekintzak prestatzen ari da. Aurrenekoa argazki erakusketa izanen da. Hura behar bezala prestatzeko argazkiak behar dituzte. Horregatik, Zelandiko ikasle izan direnei die egin diete garai haien argazkiak uzteko. Erakusketa antolatzeko argazkiak utzi nahi dituztenak eskolan bertan edo udal liburutegian jarri diren kutxetan utz ditzakete. Argazkiaren atzeko aldean honako informazioa gehitzea eskatu dute ere: izen-abizenak, e-posta, telefonoa eta argazkiko ikasturtea eta maila. Argazkiak otsailaren 10era arte aurkeztu daitezke. Antolatzaileek argazkiak ongi zainduko dituztela hitz eman dute.