Antzezleak abeslari

Guaixe 2012ko urtarrilaren 30a

Tarima Beltza antzerki taldeak Iortia kultur gunea bete zuen larunbatean. Taldearen laugarren antzezlanak, Denise Despeyroux uruguaiarraren Bienvenido a Girasol obrak  zenbait berritasun ekarri zituen. Altsasuarrek eszenografia berezia eskaini zuten, eszenatoki barruan bi espazio bereiztuz, eta tarteka antzezleak ikusle bihurtuz. Antzezleen esperientzia agerian geratu zen, eta maisutasunez antzezteaz gain, abestu ere egin zuten. Obrari bizia eta osotasuna eman zion Cordonen zuzeneko musikak. Ikusleek asko gozatu zuen altsasuarren lanarekin. Etxean mustu eta gero, Tarima Beltza antzerki taldeak Irurtzunera eramanen du Bienvenido a Girasol antzezlana. Altsasuarren lanaz gozatzeko aukera berria dugu otsailaren 10ean. Martxoan Iruñerrian antzeztuko dute.