Sozialisten bozeramaileak dimititu eta alderdia utzi du

Guaixe 2012ko otsailaren 2a

Altsasuko Talde Sozialistak, PSNren zuzendaritzaren babesaz, bere dimisioa eskatu zuen ilbeltzaren 13anIazko udal hauteskundeetan Altsasuko sozialisten zerrenda-buru izan zen Mari Jose Notariok kargua eta alderdia utzi dituela jakinarazi du. Notariok bere kontra egin den kanpaina bat salatu du. Udal jardunari ez badio heldu bizi izan duen egoera pertsonalagatik izan dela jakinarazi du. Nafarroako prentsari egindako adierazpenetan azaldu du krisiak bere familia ere kolpatu duela eta horrek osasun arazoak sortu dizkiola. Adierazpen horietan ere ukatu egin du segurtasun neurrietan aldaketak egon izanak zerikusirik duenik udal lana ez egitearekin. Notario PSNren Altsasuko udal hauteskundeetako zerrenda-buru izan zen. Sozialista nafarren zuzendaritzak Altsasun prestatutako zerrenda atzera bota zuen, endogamikoa zelako, besteak beste. Sozialista altsasuarren kritikak piztu zituen erabakiak. PSNk sekula Altsasun lortu duen emaitzarik txarrena lortu zuen iaz, bi zinegotzi.