Zatoz Momotxorroen dantzara!

Guaixe 2012ko otsailaren 2a

Badatoz ihoteak eta, horrekin batera momotxorroak. Urtero bezala, otsailaren 21ean, astearte ihotean, kalera aterako dira momotxorroak eta gainerako pertsonaiak. Altsasuar talde bat arduratuta dago momotxorroen dantzak indarra galdu duelako. Altsauko karriketan barna 10 aldiz dantzatzen zen momotxorroen dantza, baina azken urteetan "kalejira arrunta bihurtzen ari da" esan digute.Ohituari eutsi nahian momotxorro dantza ikastaroa antolatu dute. Bertan izanen dira momotxorro taldeko 15 bat lagunak eta dantza talde herrikoian biltzen diren beste 15 bat. Haiekin bat egitera deitu dituzte herritarrak. "Behar bada, mailaren araberako bi talde eginen ditugu. Helburua ahalik eta jende gehienek ikastea da" lasaitu dute jendea.TailerraAstelehen eta asteazkenetan, 20:30ean, Altsasuko Labaderon.