Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Artearen munduan lan egiten duten Euskal Herriko zenbait profesional eta artistak bat egin du Plataforma A kolektiboan. Haien artean dago Dora Salazar altsasuarra. Taldeak genero berdintasuna aldarrikatzen du. Larunbatean biltzarra egin zuten Donostiako San Telmo museoan. Artearen historia genero ikuspegi batetik eraikitzeko nahia azaldu zuten. Era berean, zenbait erakunderen lana txalotu zuten, esaterako, MAV Emakumeak Ikus-entzunezko Artean erakundearena (ekarpenen artean daude www.mav.org.es web orria eta Miradas de mujeres jaialdia). Asanbladak egiten jarraituko dute eta artisten lana zabaltzeko topaketak antolatuko dituzte.