EHEko kideak ostegunean epaitegira

Guaixe 2012ko otsailaren 9a

Euskal Herrian Euskarazek (EHE) azaroan deitutako Ezabatu eta euskaraz bizi ekimenak "Euskal Herriarentzat arrotza den paisaia linguistikoa kolorez zipriztintzea" zuen helburu. Foruzaingoak EHEko bi kide salatu zituen trafiko seinaleetan ezabaketa egiteagatik. Biei 6.000 euroko isuna jarri zieten, eta beste 300 euroko isuna desobedientzia delituagatik. Foruzainekin euskaraz hitz egin zuten euskaltzaleek eta hortik bigarren isuna. EHEk jakinarazi duenez, salaketa publikoa egin eta helegitea jarri ondoren, "desobedientziagatik jarritako isunak bertan behera utzi dituzte". Deialdiak Gaur, osteguna, 9:30ean Iruñeko justizia jauregiaren aurrean kontzentrazioa. Gaur, osteguna, 19:30ean Altsasuko Foru plazatik abiatutako ezabaketa kalejira.