Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iñigo Aritza eta Txioka haur ikastolek antolatu dute elkartasun azoka. Bigarren eskuko objektu ugari bildu dituzte eta asteburua prezio merkeetan salgai jarri dituzten. Horretarako, Altsasuko Foru plazan zabaldu duten dendatxoan gaur ere mauka ederrak prezio merkeetan eskuratzeko aukera dago. Asteburuan zabalik egon da ere. Arropak, idunekoak, poltsak, jostailuak, liburua, cd-ak, DVDak, arropa, etxeko tresnak, dekoraziokoak eta beste daude eskuragai. Andra Mari ikastolak ere larunbatean elkartasun azoka antolatu zuen. Estalopean izan behar zuen baina eguraldiak bertan behera uztea ekarri zuen. Andra Mari ikastolako kideek aurrerago eginen dutela jakinarazi digute. Data zehaztea falta da.