Triman 2 / Umacon Zaragoza 1

Guaixe 2012ko otsailaren 6a

Ostiralean elurra mara-mara ari bazuen ere, Zelandi kiroldegia jendez bete zen Luisitoren aldeko areto futbol partida ikusteko.Aurrez aurrekoa oso berdindua egon zen hasieratik bukaeraraino eta taldeendako denboraldiko erritmoa ez galtzeko aukera bikaina izan zen. Trimanek lortu zuen garaipena Umacon Zaragozaren kontra.Lehen zatian irurtzundarrak izan ziren nagusi, baina Zaragoza ez gutxiago izan eta aukera bikainak izan zituen gola sartzeko. Carlitos eta Carlosen golei esker bi taldeak berdinduta iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian ikusleek asko gozatu zuten, batez ere atezainek egindako erakustaldiei esker. Asierrek eta Arturok baloi asko gelditu zituzten. Ximbinha izan zen zaragozarren atea zulatzea lortu zuen bakarra, Trimani garaipena emanez.Partida ondoren bai Trimanen baita Zaragozaren kamisetak eta bufandak zozketatu ziren ikusleen artean. Sarrerekin eta saldutako boletoekin lortutako diru guztia Luisito gazte olaztiarrarendako izan zen.