Kintoek 15.897 euro bildu dituzte

Guaixe 2012ko otsailaren 7a

Larunbatean neskek eta domekan mutilek, aurtengo kintadak 15.897 euro bildu zituen. Iazkoek baino 508,26 euro gehiago. Elurragatik jendea ez zen kalera atera eta kintoek etxez-etxeko diru bilketa egin zuten. 64 gazteek diru horrekin bost egunetako ospakizunetarako nahikoa izanen dutela espero dute. Dirua eman zieten guztiei haien esker ona ere azaldu nahi izan diete. Gaurkoa kintoek hirugarren ospakizun eguna dute. Bihar eta etzi atseden hartuko dute eta ospakizunak ostiral eta larunbatean borobilduko dituzte. Azken egun horretan, Altsasuko gainontzeko kintadekin.