Erredakzioko pasioak liburura

Guaixe 2012ko otsailaren 8a

Altsasuko literatura taldeko kideek Tomas Eloy Martinezen El vuelo de la reina liburua landuko dute hilabete honetan. Liburuak 2002ko Alfaguara Nobela Saria irabazi zuen. Tomas Eloy Martinez idazle eta kazetari argentinarrak ongi ezagutzen duen giroan kokatzen du nobela: egunkari bateko erredakzioan. Eleberriak desioaren alde ilunak ematen duen indarra erakusten du. Camargo Buenos Aireseko egunkariko zuzendari garrantzitsuaren eta Reina Remis kazetari gaztearen artean, pasio handia sortzen da. Pasio hori kontrolatu ezinik, obsesio-jolas arriskutsuan sartuko dira. Intriga eta suspense erotikoz beteriko istorioa da. Botereak, ustelkeriak eta gehiegizko anbizioak itsututako protagonistek ezusteko bukaera izanen dute.Altsasuko liburutegian nobelaren zenbait ale daude, nahi duenak hartu ditzan.Taldean hausnartzenAltsasuko literatura tertulia Emakumeen Bilgunearen bultzadarekin sortu zen. Hasiera hasieratik, udal liburutegiaren babesa izan zuen. Hilero-hilero Nafarroako Liburutegien Sareak liburu lote zabaleko ale interesgarri bat hautatzen dute, "beti ere liburu mamitsuak, hitz egiteko jokoa ematen dutenak". Horretaz arduratzen da Elena Aristorena liburuzaina. Haiekin bat egitera animatzen dituzte altsasuarrak.