Mallorkako Dinamo taldea Altsasun

Guaixe 2012ko otsailaren 10a

Otsailaren 10ean, ostiralean, 23:00etan, Altsasuko gaztetxeanIpar haizeak bazterrak izoztu dituen egun hauetan, Altsasuko Gazte Asanbladak Santa Agedako ospakizunak berotzeko metodoa aurkitu du. Dinamo ska taldea eta Ai! Ene erromeria taldea gonbidatu ditu gaztetxera. Latin-ska mestizoaDinamo taldea 2004an sortu zen Mallorcan. Taldekideek Argentina, Italia, Australia eta Espainiar jatorria dute. Horregatik, kulturartekotasuna da taldearen arma nagusia. Erritmo latindarren eta rocka eta skaren arteko fusioak izaera berezia ematen diote taldeari. Reggae, rock, tango, funk eta beste musika batzuen eragina era badute. Fusio horretatik sortu da Dinamo.Mallorcako taldeak zenbait disko ditu. Haien aurkezpen birek Europa eta Ameriketako zenbait herrialdera eraman dute taldea. Azken lana Psiclotimia, 2010ean argitaratu zuten. Latin-ska taldea disko-salmentaren egungo egoerara egokitu da. Horregatik, musika web orriaren bidez (www.dinamonet.com) eta sare sozialen bidez zabaltzen du. Kontzertuetan ere deskarga txartelak banatzen ditu. Gaua luzatzekoAi! Ene erromeria taldeak ordu txikietaraino luzatuko du gaua. Iosune Marin da taldearen gidaria, gitarra eta ahotsarekin. Eneritz Bengoetxeak trikitiarekin laguntzen du, Adrian Elustondok baxuarekin eta Iñaki Letamendiak perkusioan. Ongi landutako errepertorio anitza eskainiko dute, jai girorako egokia.